Greba orokorrari lotutako mobilizazioak

Aikor aldizkaria 2020ko urt. 29a, 14:35

Pentsiodunen mugimenduaren deiarekin bat egin, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorrera deitu du biharko, urtarrilaren 20rako. Txorierrin ere ekintzak eta mobilizazioak egingo dira gaur eta bihar.     

Sondikako pentsiodunek lapiko-jotzea antolatu dute gaurko, biharko greba orokorrari atxikimendua adierazteko. Ekintza 21:00etatik 21:15era izango da Ikurrina enparantzan. Lezaman ere elkarretaratze zaratatsua egingo da 20:00etan.  Bihar, 07:00etan, martxa bat aterako da Torrelarragoitiko errotondatik Zamudiorantz, eta 11:00etan Bilbora joango dira bertako manifestazioan parte hartzera. Txorierriko zutabea San Pedro plazatik aterako da 11:45ean. Bestalde, 17:00etan elkarretaratzea izango da Lezaman, eta 18:00etan manifestazioa irtengo da Sondikako tren-geltokiko parkingetik.

Greba orokorraren antolatzaileak eta herritarrak lan-baldintza, pentsio eta bizitza duinak eskatzera aterako dira bihar Hego Euskal Herriko kaleetara, eskubide sozialak aitortzeko eta bizitza erdigunean ipintzeko eskatzera. Guztira 101 mobilizazio antolatu dira.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).