Inauteriak, martxan

Hamaika aurpegiko egunak

Aikor aldizkaria 2020ko otsailaren 21a

Inauterietako atarian gaude eta udalerri gehienek egitaraua zehaztuta dute dagoeneko. Sondikan datorren astean ospatuko dira, baina gainerako herrietan gaur bertan hasiko dira. 

Gaur, 18:00etan, ogi txigortu eta mozorro lehiaketa egongo da Zamudioko Gaztestazioan; eta bihar, 11:30ean, mozorro-tailerra, liburutegian. Hilaren 22an ere, 18:00etatik aurrera tostada lehiaketa eta erromeria izango dira Adintsuen Etxean. Azkenik, domekan, 12:00etan, umeentzako erromeria eta mozorro lehiaketa egingo dira Ludotekan. Kategoria bi egongo dira: sei urtera arte eta sei urtetik bederatzi urtera arte. Kategoria bakoitzeko hiru sari emango dituzte: lehenengoa, 50 euro; bigarrena, 30 euro; eta hirugarrena, 20 euro.

Lezaman, bihar ospatuko dituzte Inauteriak. Ekintzak 18:00etatik 01:00etara izango dira frontoian: umeentzako tailerrak, artista eta mozorro lehiaketa, photocall-a, sariak banatzea eta diskofesta, besteak beste.

Larrabetzuko Kulturbilguneak Maskaritaren kalejira antolatu du gaurko. Gainera, leihoak eta balkoiak apaintzeko deia egin diote herritarrei. Kalejiraren ondoren, 50 euroko hiru diru-txartel zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean, herriko dendetan gastatu ditzaten.