Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8a ospatu da Txorierrin

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 9a, 15:32

Atzo martxoaren 8a izan zen, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Domeka izan zenez, Euskal Herriko mugimendu feministak ez zuen grebara deitu, baina kaleak betetzeko deia egin zuen “eskuin mutur zaharkituari, misoginoari eta homofoboari aurre egiteko”. Txorierrin, talde feministek eta udalek hainbat ekintza antolatu zituzten.