Koronabirusa

Eskolak ere bihartik aurrera itxita

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 12a, 13:55

Koronabirusak Euskal Autonomia Erkidegoan izandako aurrerapenaren aurrean, Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Eusko Jaurlaritzak erabaki du bihartik aurrera eta 15 egunez ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea. Ondorioz, Euskadiko ikastetxeak eta Haurreskolak Partzuergoaren mendeko haur eskolak itxiko dira eta aurrez aurreko eskola-jarduera bertan behera geldituko da. Osasun- eta hezkuntza-sailburuek lasaitasunera deitu dute eta adierazi dute umeak osasuntsu daudela, baina neurriak birusa biztanleria zaurgarriari transmititzea ekiditea du helburu.    

Nolanahi ere, eta adierazi dutenez, neurria ez da eskolaren jardueraren etenalditzat hartu behar, eta ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten ahalegina egiteko eskatu dute. Hori dela eta, eta ahal den neurrian, irakasleek material didaktikoa prestatuko dute ikasleen eskura ipintzeko.

Bestalde, nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, taldeko jarduerak egiten diren leku txikietan egotea saihesteko aholkua eman dute. Era berean, osasun-gomendioak betetzeko eskatu dute, birusa kontrolatzeko lagungarriak direlakoan.

Euskadin 346 koronabirus-kasu daude eta 11 pertsona hil dira.  

Koronabirusaren gaineko gomendioak, lotura honetan: https://www.euskadi.eus/koronabirus-berriaren-aurrean-euskadin-jarduteko-informazioa-eta-gomendio-orokorrak/web01-a2gaixo/eu/

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).