Koronabirusa

Atletismo eta pilota txapelketak etxean

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 26a, 09:40

Nexis Sondikako teknologia-enpresak txapelketa bi ipini ditu martxan: bata atletismo txapelketa da eta Beste Bira Loiuko klubarekin batera sustatu du; bestea pilota txapelketa da eta Lezamako Pelota Klubarekin batera bultzatu du. Parte-hartzaileek bideo bat grabatu behar dute etxean kirol horietako bat egiten eta Instagramera igo behar dute. Bideoak bidaltzeko azken eguna apirilaren 4a izango da.

Atletismo txapelketaren harira, parte-hartzaileek hainbat diziplina egiteko zirkuitua atondu beharko dute etxean, eta originalenek saria jasoko dute. Pilota txapelketan parte hartzen dutenek ere irudimena baliatu beharko dute etxean pilotan aritzeko. Bideoak grabatu, eta Instagramera igo behar dira eta Nexis enpresa etiketatu: @nexistecnologias. Bideoak gizarte-sarera igotzeko azken eguna apirilaren 4a izango da, eta txapelketa bakoitzean hiru sari emango dituzte: txapela, tablet-a eta funda, irabazlearentzat; tablet-a eta funda, bigarrenarentzat; eta kirol argazki-kamara, hirugarrenarentzat. Bideo irabazleak guztien artean aukeratuko dituzte formulario baten bidez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).