Besteak beste, hauek dira funtsezko jarduerak: osasun-langileak, farmaziak, segurtasun-indarrak, janari-dendak, optikak eta ortopedia-produktuak, higiene-produktuak, prentsa eta papertegia, gasolindegiak, estankoak, komunikabideak, animalientzako janaria,tindategiak eta garbitegiak, telekomunikazioak, argindar-, gas- eta ur-hornitzaileak, suhiltzaileak, lantegi petrokimikoak, elektrikoak edo nuklearrak, salbamendu-zerbitzuak, garraioak, produktuak prozesatzeko lantegiak, etxeko langileak eta zaintzaileak, finantza-zerbitzuak eta aseguruak, burdingintza, osasun-zerbitzuetarako materiala ekoizten diren enpresak, industria aeroespaziala, genero-indarkeriari lotutako zerbitzuak, Gizarte Segurantza, posta-zerbitzua, hileta-zerbitzua eta sindikatuak.
Orotara 5.740 positibo daude Euskadin eta 265 lagun hil dira.