Edukia Elhuyarren gizarte-sareetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da, baita euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere; aikor.eus webgunea, haien artean. Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, Elhuyarren ustez, herritarrei euskarazko informazio irizpideduna eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da. Eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, aukera aprobetxatu du, edukia guztion eskura jarrita, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko.