Koronabirusa

Mungia-Derio-Gurutzeta autobus-linearen maiztasuna handitu da

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 30a, 11:20

Lan-zentroetara sartu eta handik irteteko ordutegia dela eta, osasun-langileek hainbat eskaera egin dituzte garraio-zerbitzuaren maiztasuna areagotzeko. Bizkaibusek eskaerei erantzuna eman die, eta autobus-linea batzuen maiztasuna handitu du.Horien artean, A3522 Mungia-Derio-Gurutzeta linea dago, eta horri irteera-ordu berri bi gehitu dizkiote: Mungiatik, 14:20ean; eta Gurutzetatik, 15:15ean. Ordutegia eta maiztasun berriak www.bizkaia.eus/bizkaibus webgunean kontsultatu daitezke.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).