Kontrabandisten udaleku ibiltaria eskainiko dute abuztuan

Aikor aldizkaria 2020ko apirilaren 6a

XX. mendean kontrabandistek zeharkatutako bidexketan oinarrituta, udaleku ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulo, Arantzako Aterpe eta Beintza-ORBELA aterpetxeek. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko 14 urtetik 17 urtera bitarteko gazteei dago zuzenduta.

Aiako Harria, Artikutza, Mendaur eta Leurtzako paraje ederrez gozatzeaz gain, erreka bainuan, zuhaitz parkean eta espeleologian ere trebatuko dira gazteak. Oiartzundik Beintza-Labaienera joango dira 14-17 urteko gazteak zazpi egunean, eta gauak bertako aterpetxeetan, Arantzako Aterpen eta Mendaurko urtegian emango dituzte, Ibilaldiak egunez egingo badituzte ere, “gau lana” nolakoa zen ezagutzeko, afal ondoko solasaldi bat izango dute kontrabandoan aritutako protagonistekin.

Abuztuan bi txanda antolatu dute, gehienez 20 lagunekoak: abuztuaren 2-8 eta abuztuaren16-22. Prezioa: 285 euro.

+INFO: www.euskarazblaiudalekuak.com