Besteak beste, hauek eskaintzen ditu: arreta pertsonalizatua, lana bilatzeko estrategia indibiduala diseinatzea, lan-merkatuaren beharrizanetara egokitutako profil profesionala zehaztea, laneko helburuak sortzeko laguntza, EGAZ Txorierrik eskura dituen bilatzeko baliabideetarako sarbidea eta laguntza emozionala. Horrezaz gainera, orientatzaile batek pertsona bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egingo du, norberaren egoerara egokitzen diren jarraibide espezifikoak sortzeko. Zerbitzua alarma-egoerak irauten duen bitartean egongo da eskuragarri. Informazio gehiago eta izena ematea: www.somostxorierri.com.
Koronabirusaren gaineko azken datuak Txorierrin hemen.