Koronabirusa

EGAZ Txorierrik txat bat ipini du martxan onlineko arreta indartzeko

Aikor aldizkaria 2020ko api. 23a, 10:29

Txorierriko enplegu-zerbitzua baliabide telematikoen bidez –posta elektronikoa, webgunea eta gizarte-sareak– ematen dabil zerbitzua, eta txatak onlineko arreta indartzea du asmoa. Txatak bat egiten du EGAZ Txorierrik jadanik erabiltzen ditu beste kanal digital batzuetan, hala nola WhatsApp kanala.

Horren bidez, EGAZek lan-eskaintzei, prestakuntza-aukerei eta albiste esanguratsuenei buruzko informazioa bidaltzen die zerbitzuaren erabiltzaileei aldian behin. Zerbitzua 2019ko maiatzean ipini zein martxan eta handik hona 1.019 pertsonak erabili dute. Bestalde, azken asteetan 70 lagun berri erregistratu dira EGAZeko plataforman, enplegu-eskaintzetan izena emateko.     

Koronabirusaren gaineko azken datuak Txorierrin hemen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).