Koronabirusa

Lehenengo fasearen neurriak

Aikor aldizkaria 2020ko mai. 11a, 10:41

Euskadi deskonfinamenduaren lehenengo fasera sartu da, baina berton gainerako autonomia-erkidegoetan baino neurri zorrotzagoak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Horrela, bada, bakarrik gure udalerritik mugitu ahal gara, baina inguruko udalerrietara joan ahal gara kirola eta ariketa fisikoa egitera edo jarduera sozioekonomikoak egitera. Era berean, Euskadiko edozein probintziatara joan ahal gara lan- edo ikasketa-kontuengatik bada, edo laguntza behar duten senideak artatzera joaten bagara.

 Laurehun metro koadro baino gutxiagoko saltokiak ireki ahalko dira aurretiko hitzordurik gabe, eta ostalaritzak, terrazaren % 50eko edukierarekin. Terrazetan gehienez 10 lagunek osatutako taldea bildu ahalko da, eta taldekideen artean 2 metroko tartea utzi beharko da, eta higiene-neurriak hartu. Beste aldetik, leku komunak mugatuta egongo dira hoteletan. COVID-19arekin kutsatuta ez badaude, ospitalean dauden gaixoek pertsona baten bisita jaso dezakete, eta beiletara joan ahalko da. Udal-kiroldegiek itxita jarraituko dute eta gimnasioetara aurretik hitzordua eskatuta joan ahalko da. Zineak, museoak eta liburutegiak itxita egongo dira, eta meza egongo da elizetan, % 30eko edukierarekin. Kirola egiteko eta pasieran ibiltzeko ordutegiei eusten zaie.     

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).