Bestalde, sustatzaileen esanetan, zerbitzua baliagarria izan da Txorierriko gazteen lan-egoera eguneratzeko eta jakiteko zenbat ABEEE batean (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egon diren, zenbat telelanean ibili diren eta zenbat langabezian gelditu diren. Batutako datuen arabera, zerbitzuan parte hartu zuten gazte gehienek lanean jarraitu zuten alarma-egoeran: % 35ek lantokira joaten jarraitu zuten; eta % 16,30 telelanean hasi ziren. Gazteen % 9,26 ABEEE batean izan ziren. Halaber, telefono bidezko elkarrizketei esker, gazteen gogo-aldartea ezagutzeko aukera egon da: % 94k ondo egon direla adierazi dute; % 3,33k, hala moduz; % 2,22k, oso ondo; eta % 0,37k, gaizki.