Bonuak Kutxabanken orotarako kutxazainetan eta webgunean eros daitezke. Prozesua oso erraza da: datuak bete, eta Aikor! Txorierriko aldizkariari dagokion aukera hautatu beharko duzu. Gehienez lau bonu erosi ahalko dituzu. Bonu bakoitzagatik 15 euro ordainduko dituzu, baina benetako balioa 40 eurokoa izango da, aldea Bizkaiko Foru Aldundiak ipiniko baitu. Bonuak maiatzaren 24ra arte erosi ahalko dira.
Ez galdu Txorierriko euskarazko komunikabide bakarrari laguntzeko aukera, behar dugu eta. Gainera, bonua erosiz gero, aikorlagunoi ez dizuegu 2021eko kuota kobratuko. Eskerrik asko!