Lekuak atondu dira Zamudion eta Derion gripearen aurkako txertaketa egiteko

a: @ZamudioUdala 2020ko urr. 14a, 08:27

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina atzo hasi zen, eta Zamudioko Udalak aterpea atondu du osasun-zentroaren ondoan, txertaketa errazteko. Era berean, Derioko Udalak Gazteleku zaharra ipini du anbulatorioaren eskura txertaketa bertan egiteko. Kanpaina dela eta, Osakidetzak arrisku-taldeko jendeari deituko dio eta txertoa ipintzeko hitzordua emango dio.