AEK-k prentsaurrekoa aprobetxatu du, Euskaraldiaren aldeko adierazpena egiteko. “Unea baliatu nahi dugu martxan den 2. Euskaraldian parte har dezagun; belarriprest edo ahobizi izan gaitezen animatu nahi dugu korrikazale oro”. Gainera, lanean jarraitzeko asmoa aipatu du, “euskaltegietara hurbiltzen ari zaizkigun milaka lagunek eskolak modurik eragingarrienean ikas ditzaten eta euskarak toki handiagoa har dezan”.