Garbiker enpresa publikoak birziklapena Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea du helburu, eta, horretarako, garbigune mugikorra ipintzen dabil herrietan. Loiun, esaterako, garbigune mugikorra urriaren 26anan jarri zuten Eletxolerri etorbidean (17. zenbakiaren aurrean) eta bertan hilaren 30era arte izango da. Sondikan eta Lezaman, bestalde, azaroaren 2tik 6ra arte ipiniko dute: Sondikan, Goiri Erdikoa plazan, eta Lezaman, udaletxearen atzean.
Garbigune mugikorrean hauek utzi ahal dira: etxeko tresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa, sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.