Azaroaren 13ra arte eman daiteke izena Gurot lehiaketan

Aikor aldizkaria 2020ko aza. 2a, 10:04

Gurot euskal galderen unibertsoaren aplikazioa da, eta aisialdian euskara sustatzea du helburu. Edonor jolastu daiteke, baina sariak eskuratu ahal izateko, 12 urtetik 17 urtera bitarteko gaztea izan behar da, eta Txorierrin erroldatuta egon. Jolasa Txorierriko Mankomunitateak sortu du Uribeko beste udal batzuekin batera.

Gurot kultura unibertsala eta euskal kultura euskaraz eta online lantzeko jolasa da, galdera-erantzunen bidezko norgehiagoketan oinarritutako jolas interaktiboa hain zuzen. Izena ematea azaroaren 13ra arte dago zabalik eta lehiaketa azaroaren 23tik abenduaren 18ra arte izango da. Lehiaketan taldeka har daiteke parte. Horretarako, hiru edo lau lagunek osatutako taldea sortu behar da. Beste udalerri batzuetako taldeen aurka aritu beharko da eta irabazleek iPhone bana jasoko dute saritzat. Bestalde, Txorierriko bi talde onenetako jokalariek tablet bana jasoko dute.

Lehiaketan bakarrik ere jolastu daiteke. Guroteko jokalaririk onena nor den abenduaren 18an jakingo da eta irabazleak ordenagailu bihurgarri bat eramango du etxera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).