Lanuzteek, besteak beste, linea hauetan izango dute eragina: Bilbo-Mungia, Bilbo-Bermeo (Sollubetik), Bilbo-Aireportua, UPV-EHU, Getxo, Teknologia Parkea, Urdulizeko Ospitalea eta Gurutzetako Ospitalea (Mungiatik).
GAM Lujua Txorierri Mungialdea enpresako enpresa-batzordeak lanuzteak egitera deitu du azaroan, hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko. Sindikatuek adierazi dutenez, bi orduko lanuzteak egingo dira, 07:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, egun hauetan: azaroaren 2an, 6an, 9an, 11n, 13an, 16an, 17an, 19an, 20an, 23an, 24an, 25ean, 26an eta 27an. Akordiorik lortu ezean, langileek greba mugagabea egingo dute abenduaren 1etik aurrera.