Prebentziozko baheketa zahar-etxeetako langileei

a: naguspea.es 2020ko aza. 17a, 08:32

Bizkaiko Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, bihar prebentziozko baheketa egingo diete adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 16 zentro soziosanitariotako langileei, Mungialdean eta Txorierrin. PCR proba orotara 570 profesionalei egingo diete, eta horretarako, gune bat atonduko da Mungiako erakustazokan. Bestalde, aldundiak atzo ere emandako datuen arabera, gaur egun Txorierriko zahar-etxeetan ez dago COVID-19arekin kutsatutako egoiliarrik.