Elhuyarrek eta ETBk Teknopolis saioa ekoizten dute elkarlanean, eta Ana Galarragak tartea du bertan, COVID-19aren ingurukoak argitzeko. Bideo-pilula honetan, talde-immunitatea zertan datzan azalduko digu: populazio-talde handi bat berez infektatzea, immunitatea lortzea eta, hortaz, arriskuan dauden taldeak babestea.