Txorierrin ere “euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

Aikor aldizkaria 2020ko azaroaren 18a

Barikuan, arazoak 20, Euskaraldiaren bigarren edizioa hasiko da, eta, herritarrak egitasmoan parte hartzera animatzeko, Txorierriko arduradunek bideo bat zabaldu dute gizarte-sareen bidez. Bideoaren protagonistak txorierritarrak dira eta “euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” erabiltzeko gonbidapena egiten digute.