Euskaraldiaren bigarren edizioa gaur hasi da eta abenduaren 4ra arte iraungo du. Ariketak hizkuntza-ohiturak aldatzea du helburu, eta izena ematea azaroaren 24ra arte egin ahalko da. Ahobizi eta belarriprest txapak liburutegietan har daitezke. Bestalde, Txorierrin euskaraz lasai eta eroso hitz egiteko 300 arigune baino gehiago sortu dira.