Berbalagunek elkartzen jarraitzen dute

Aikor aldizkaria 2020ko aza. 24a, 10:26

Bizitzaren gainerako arloetan gertatzen den moduan, COVID-19ak sortutako pandemia gelditzeko neurriek berbalagunen taldeetan ere badute eragina. Horrela, taldeek egoera aldakorrera moldatu behar dute, eta ohiturak aldatu.

“Taldekide batzuk, esaterako, tabernan batzen ziren, kafe bana hartzen zutela, euskaraz egiteko. Tabernak itxita, gehienez sei laguneko taldeak kalean eta parkeetan biltzen dira orain, pasieran ibiltzeko. Nolanahi ere, tabernak zabaltzen direnean, nahi badute, bertan batuko dira berriro. Egoerara moldatu baino ezin da egin”, esan du Itsasne Zubiri egitasmoaren arduradunak.

Azaldu duenez, pandemiaren eraginez, egunotarako antolatuta zeuden ekintza batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte, hala nola garagardo- eta turroi-tailerrak. “Ahal bada, garagardo-tailerra etorkizunean egiteko asmoa dugu. Bestalde, aurreko hilabeteetan ekintza batzuk egin ditugu: mendi-irteera, talo-tailerra eta Getxophotora joatea”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).