Elhuyarrek eta ETBk Teknopolis saioa ekoizten dute elkarlanean, eta Ana Galarragak tartea du bertan, COVID-19aren ingurukoak argitzeko. Bideo-pilula honetan, galdera hauei erantzungo die: COVID-19a pasatu duen pertsona bat berriz infektatu al daiteke? Zenbat denbora irauten dute antigorputzek gure organismoan? Ez berrinfektatzeko adina defentsa sortzen al dituzte? Eta COVID-19a berriz hartuz gero, sintomak arinagoak izaten dira?