Koronabirusaren gakoak: erruduntasuna

Aikor aldizkaria 2020ko abe. 17a, 13:36

Beste osasun-krisi batzuetan bezala, erruduntasun-sentimendua presente dago egun bizitzen ari garen pandemian. Halaxe ondorioztatu dute lehenengo olatuari buruz egindako hainbat ikerketek. Zerk eragiten du erruduntasun sentimendu hori? Zer nolako ondorioak izan ditzake? Nola ekidin edo murriztu daiteke? Elhuyarrek eta ETBk Teknopolis saioa ekoizten dute elkarlanean, eta Ana Galarragak tartea du bertan, COVID-19aren ingurukoak argitzeko.