Arrizabalagarekin batera, 11 pilotari sartuko dira lehian: sei bikote, multzo bitan banatuta. Multzo bakoitzeko txapeldunek elkarren kontra jokatuko dute finala eta bigarrenek hirugarren postua lortzeko borrokatuko dute. Partida biak jaialdi berean jokatuko dira urtarrilaren 31n, 12:00etan, Bizkaia frontoian, Bilbon. A multzoko bikoteak hauek dira: Amaia Alday-Oihana Orbegozo, Miren Larrarte-Gentzane Alday eta Leire Garai-Maite Ruiz de Larramendi; eta B multzokoak, hurrengo hauek: Iera Agirre-Arrate Bergara, Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre eta Ainhoa Ruiz de Infante-Olatz Ruiz de Larramendi.
Lehendabiziko aldiz, pilotariek pilota mistoa erabiliko dute. Partidak 19:00etan jokatuko dira publiko barik eta Bizkaia Frontoiaren Facebooken bidez eta ETB1en bidez ikusi ahal izango dira. “Txapelketak emakumezkoei gizonezkoek dituzten jokatzeko baldintza berberak eskaintzea du helburu. Ikuskizuna goi-mailakoa izango da, neskek lan ederra egiten dutelako”, esan du Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuak.
Egutegia:
Urtarrilaren 8an, 19:00etan:
Amaia Alday - Oihana Orbegozo vs Leire Garai- Maite Ruiz de Larramendi
Ainhoa Ruiz de Infante- Olatz Ruiz de Larramendi vs Olatz Arrizabalaga- Naroa Agirre.
Urtarrilaren 15ean, 19:00etan:
Miren Larrarte - Gentzane Alday vs Leire Garai- Maite Ruiz de Larramendi
Iera Agirre- Arrate Bergara vs Ainhoa Ruiz de Infante- Olatz Ruiz de Larramendi.
Urtarrilaren 22an, 19:00etan:
Olatz Arrizabalaga- Naroa Agirre vs Iera Agirre- Arrate Bergara
Amaia Alday - Oihana Orbegozo vs Miren Larrarte - Gentzane Alday.