Programak fase bi ditu. Lehenengo fasearen harira, aurrez aurreko ikastaro bat egingo da otsailaren 12tik martxora 5era bitartean, 80 ordukokoa. Horretan, trebetasun profesionalak eta pertsonalak indartuko dira coaching-tekniken, motibazio-dinamiken eta laguntza pertsonalizatuaren bidez. Bigarren fasean, praktikak egingo dira enpresetan. “Programak parte-hartzaileei lagunduko die haien lan-helburuak lortzeko baliabideak eta tresnak eskuratzen”, adierazi dute egitasmoaren arduradunek. Izena ematea hemen egin daiteke.
Informazio gehiago: 944 536 370; www.txorierri.eu; egaz@txorierri.eu.