Emakumeak kalera!

Aikor aldizkaria 2021ko mar. 8a, 13:07

Pandemia dela-eta ezarritako neurri murriztaile egonda ere, Matxoak 8 ospatuko da aurten errebindikazio-ardatzak hauek direla: zaintza-lanak, soldata-arrakala eta genero-indarkeria. Dataren inguruko egunetan hainbat ekintza antolatu diren arren, elkarretaratzeak eta kalejirak gaur egingo dira. 

Garrasia Sondikako talde feministako kideek, esaterako, testua irakurriko dute Ikurrina Plazan, 20:00etan, eta kazerolada ibiltaria egingo dute. Koxak Derioko talde feministak auto-karabana antolatu du 17:00etarako. Karabana Kultur Birikatik aterako da. Ondoren, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute plazan. Bestalde, Zamudion, Zapata Gorriak talde feministak eta Lagunandre elkarteak elkarretaratzera eta manifestaziora deitu dute; hitzordua 19:00etan ipini dute Leizaola plazan. Moreak talde feminista lezamarrak ere elkarretaratzea ere antolatu du 19:00etarako, eta Larrabetzun, 18:30ean, kalejiran aterako dira plazatik, Zutunik talde feministak deituta.

Beste aldetik, leihoak eta balkoiak morez eta mezu feministez apaindu dira errebindikazioak ikusgai egiteko eta sistema heteropatriarkalarekin eta arrazistarekin desadostasuna agerian uzteko.