Txorierriko kaleak morez berriro ere

Aikor aldizkaria 2021ko mar. 9a, 12:59

Pandemiak ez ditu emakumeen aldarrikapenak isilarazi eta, aurreko urteetan moduan, atzo milaka emakumeak atera ziren kalera genero-ezberdintasunak salatzera. Arreta bereziki errebindikazio-ardatza hauetan ipini da aurten: zaintza-lanak, soldata-arrakala eta genero indarkeria. Halaber, COVID-19ak agerian utzi du hainbat eta hainbat emakume egoera ezegonkorrean bizi direla eta, gainera, handitu ditu genero-ezberdintasunak. Bertoko talde feministek eta emakumeen taldeek deituta, emakumeek Txorierriko kaleak hartu zituzten atzo esatera sistema heteropatriarkala ezabatzea inoiz baino beharrezkoagoa dela eta aldarrikapenak ozenki egitera. Ekintzetan segurtasun- eta osasun-neurriak bete ziren zer esanik ez. Pandemiak ez du marea morea isilarazi. Bestalde, udal-erakundeek ere ekitaldiak antolatu zituzten Martxoak 8 dela eta.