Bizkaibuseko Txorierriko lineak sei autobus hibrido izango ditu

Aikor aldizkaria 2021ko api. 14a, 12:27

Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak atzo aurkeztu zituen Txorierriko lineetan berehala abian jarriko diren Bizkaibuseko sei autobus hibridoak. Azaldu zutenez, autobusek teknologia hibrido aurreratuena dute gas kutsagarrien isurpena murrizteko eta erregaia aurrezteko. Bestalde, ibilbide luzeak egiteaz gainera, autobusek zailtasun teknikoei egin behar diete aurre, eta, esandakoaren arabera, eredu hibridoek ondo erantzuten diete beharrizan horiei. Gainera, hirian zein metropolian erabiltzeko moduko ibilgailua da.

Autobusek 2.069.400 euro (gehi BEZa) balio izan dute. Magnus Hibrido modelokoak dira 12 metroko Low Entry II klasekoak; modelo hori merkatuko hibrido indartsuena da, eta trakzio elektrikorik handiena duena. Era berean, gaur egun teknologia hibridorik aurreratuena duen eredua da eta 320 CV-eko diesel motorra du, eta 177 CV-ko motor elektrikoa. Segurtasun-, irisgarritasun- eta iraunkortasun-arloko prestazio handiak ditu eta, ondorioz, erregaia aurrezten da eta gas kutsakorren isuriak murrizten dira.

Autobus bakoitzak 41 lagunentzako tokia du (eserita), gurpil-aulkietarako edo umeen orgatxorako bi leku, eta mugikortasun murriztua duten bi lagunentzako tokia. Bestalde, autobusera erraz igo daiteke, eta autobusetik erraz jaitsi, ez baitu eskailera-mailarik. Arrapala automatiko bat eta beste eskuzko arrapala bat ere baditu.    

Aurreikuspenen arabera, aurten 12 metroko eta II motako beste bost ibilgailu hibrido izango dira Bizkaibuseko lineetan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).