Sagar eta intxaur bizkotxoa

t: Maite Lekerika 2021ko api. 21a, 10:32

Osagaiak:

  • 4 arrautza
  • 12 g legamia
  • 125 g jogurt greko
  • 300 g urun
  • 200 g azukre
  • 100 ml ekilore-orio
  • 2 sagar
  • 40 g intxaur
  • Gatz apur bat

Prestetako erea:

Labea 175 gradutan berotuko dogu. Arrautzak, gatza eta azukerea hiruzpalau minutuan irabiauko doguz irabiagailuagaz, harik eta nahastea zurikatu eta bikoiztu arte. Jogurta gehituko dogu, eta irabiau; ondoren, olioa –apurka eta hari fin baten–, eta azkenik, uruna eta legamia. Hagatxo bategaz irabiauko dogu, suabe-suabe. Gordeko dogu.

Beste alde batetik, sagar bat zurituko dogu, eta dadotan ebagi. Intxaurrak be txikituko doguz. Sagar-dadoak eta intxaurrak oreari gehituko deutsaguz, eta azken hori molde batera (gurinagaz eta urinagaz igurtzia) botako dogu. Beste sagarra zurituko dogu, eta zerrendatan ebagi. Zerrendak orearen gainean ipiniko doguz. Bizkotxoa labara sartu, eta 40-50 minutu inguru izango dogu bertan, egin arte. Labatik atera, eta epeltzen danean moldetik kenduko dogu.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).