Derio eta Loiu perimetralki itxita

Aikor aldizkaria 2021ko api. 27a, 08:25

Osakidetzak atzo jakinarazitakoen datuen arabera, Derioko intzidentzia-tasa 563,25 kasukoa da 100.000 biztanleko, eta Loiukoa 875koa. Beraz, Euskadin ezarritako gainerako neurriez gainera, gaur neurri zorrotzagoak sartu dira indarrean udalerri bietan. Hala, udalerria perimetralki itxita dago, baina udalerri mugakideetara joan daiteke erosketak egitera edo aire zabalean jarduera fisikoa egiteko. Bestalde, jatetxe eta tabernetako barrualdean bakarrik 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era kontsumitu ahalko da (terrazak zabalik izango dira 06:00etatik 20:00etara), eta talde profesionalen eta federatuen entrenamenduetan eta lehiaketetan izan ezik, barnealdeko kirol-jardueretan gehienez lau lagun aritu ahalko dira aldi berean.