Prestetako erea:
Barazkiak zerrenda meheetan ebagiko doguz. Kipulea erregosiko dogu, eta ondoren gainerako barazkiak gehitu. Minutu pare baten prijiduko doguz. Ostean, oilaskoa edo atuna botako dogu eta barazkiakaz nahastuko dogu. Beharrezkoa bada, gatza botako dogu. Tallarinak gehituko doguz. Gustaten bajaku, gainetik gaztai birrindua bota geinke platera mahaira atera baino lehen.