Betiere pandemiaren bilakaera kontuan hartuta, udalek udalekuak antolatu dituzte, umeek udan aisialdiaz eta kirolaz goza dezaten. Loiun, esaterako, ekainaren 28tik uztailaren 23ra arte izango dira eta izena ematea maiatzaren 10tik 23ra arte egin behar da udaletxean. Gainera, goi-mailako futbol campusa antolatuko da lehen aldiz, Txefe Guerrerok zuzenduta eta Loiu kirol klubarekin lankidetzan. Informazio gehiago eta izena ematea hemen. Bestalde, Zamudioko Uda Gaztea programan izena emateko epea maiatzaren 9an amaituko da (Gaztestazioan edo gaztestazioa@gmail.com), eta Lezamako Uda programan izena ematea maiatzaren 10etik 21era egin behar da liburutegian. Azkenik, larrabetzuarrek maiatzaren 17tik 28ra bitartean eman ahalko dute udalekuetan izena, Anguleri kultur etxean.