Txorierritarrek ere bat egin dute Izan Bidea dinamikarekin

a: @EHBIlduZamudio 2021ko mai. 10a, 10:20

Izan Bidea dinamikaren barruan, joan den zapatuan, maiatzak 8, Euskal Herriko 650 menditara igotzeko deia egin zuen Sarek, eskatzeko sakabanatze-politika amaitzeko eta preso guztiei gradu-progresioa ezartzeko. Txorierritarrek ere bat egin zuten Sareren deiarekin; esaterako, eta argazkian ikusten denez, derioztarrak eta zamudioztarrak Bereagara igo ziren.