Atzo indarrean sartu ziren Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren neurri berriak. Neurriek bide-segurtasuna handitzea dute helburu. Neurrien arabera, herri barruko gehienezko abiadura 20 kilometro ordukoa da, espaloiak eta galtzada maila berean dauden kaleetan; 30 kilometro ordukoa, errei eta noranzko bakarreko kaleetan; eta 50 kilometro ordukoa, bi erreitako edo gehiagoko bideetan.