Programak gazte langabetuak kontratatzea sustatzea du helburu. Praktikaldiko lan-kontratuak izan daitezke, edo lan-kontratu mugagabeak. Praktikaldiko lan-kontratu bakoitzeko 8.480 eurorako dirulaguntza jaso daiteke, eta lan-kontratu mugagabe bakoitzeko, 13.970 eurora artekoa. Eskaerak urriaren 29ra arte egin daitezke. Informazio gehiago EGAZ Txorierrin: ipintor@txorierri.eu; 944 536 370 telefono-zenbakia.