LGTBIfobiaren aurkako eguna

a: Lezamako eta Derioko Udalak 2021ko mai. 17a, 09:38

Gaur, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta hainbat taldek eta erakundek egunarekin bat egin dute, kolektibo horretako pertsonen aurkako intolerantzia salatzeko eta sexu-aniztasunaren aldeko jarrera agertzeko. Derion, adibidez, ostadar bandera ipini dute Uribe parkean, eta Lezamako Udalak, bestalde, gizarte-sareen bitartez herritarrak animatu ditu ostadarraren koloreak erakustera “intolerantziaren aurkako eta sexu-aniztasunaren aldeko mezua bidalita”. Udalak gogora ekarri du azaroan Lezamako Berdintasun Kontseiluak erabaki zuela herriko banku bi ostadarren koloreekin apaintzea.