a: Derioko igerilekuak

Igerilekuak zabaltzea Derion eta Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021eko maiatzaren 25a

Derioko aire zabaleko igerilekuak ekainaren 12an irekiko dira eta irailaren 12ra arte izango dira zabalik. Larrabetzun, bestalde, ekainaren 19an zabalduko dituzte igerilekuak. Udal bakoitzak bere kontingentzia-plana zehaztu du pandemia dela eta.

Derioko igerilekuetan hiru txanda egongo dira, eta 300 lagunentzako lekua (edukieraren % 50); txanda batetik besterako tartean desinfektatze- eta garbitze-lanak egingo dira. Txandako ordutegia hau da: 11:00etatik 13:45era; 14:00etatik 16:45era eta 17:00etatik 20:00etara. Abonuak udal-kiroldegian hartu ahalko dira uztailaren 28ra arte; gainera, eguneko sarrera hartzeko aukera egongo da. Izen ematea udal kiroldegian bertan egin ahalko da. Zalantzak argitzeko, 944 540 159 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo kirol@deriokoudala.net helbide elektronikora idatzi.

Beste aldetik, Larrabetzuko igerilekuak ekainaren 19an zabaldiko dira. Igerilekuen edukieraren % 50 erabiliko da, eta bi txanda antolatu: 11:30etik 15:30era eta 16:00etatik 20:00etara; txanden arteko tartean desinfektatze- eta garbitze-lanak egingo dira. Abonuak ekainaren 1etik 30era bitartean eskuratu ahalko dira frontoian, eta ez da eguneko sarrerarik egongo. Hitzordua hartzeko, 944 558 276 telefono-zenbakira deitu beharko da.