Bakailaoaren eta ziazerben entsalada epela

t: Maite Lekerika 2021ko mai. 27a, 08:54

Osagaiak (lau lagunentzat):

  • 200 g ziazerba (garbituak)
  • 320 g bakailao (izpitua eta gezatua)
  • 40 g intxaur
  • laranja bat (zuritua eta ataletan)
  • oliba beltzak
  • berakatz-atal bat

Gozagarria egiteko:

  • 3 koilarakada oliba-olioa
  • koilarakada bat laranja-ur
  • koilarakada bat sagar-ozpin
  • gatza

Prestetako erea:

Gozagarria egiteko beharrezkoak diren osagaiak nahastuko ditugu. Gozagarria gordeko dugu. Zartagin batean olio apur bat ipini, eta berakatza frijituko dugu. Bakailaoa gehituko dugu, buelta pare bat eman, eta aterako dugu. Entsaladarako azpil batean ziazerbak ipiniko ditugu, olibak, laranja-atalak, bakailaoa eta intxaurrak. Saltsa gainetik botako dugu, eta mahaira atera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).