Txorierriko Mankomunitateak Txorierriko Ipuin Bilduma argitaratu berri du. Liburua Txorierriko Ipuin Lehiaketaren harira egin da eta bertan 2017-2020 urteetan saritu diren ipuinak jaso dira. Liburuak ikastetxeetan, liburutegietan eta euskaltegietan banatu dira, eta irabazleei ere ale bana eman diete. Horretaz gainera, liburua Flippingbook euskarrian argitaratu da, edozeinek ipuinak zuzenean irakurri ahal izateko; baita E-book euskarrian ere, bilduma deskargatu eta gorde ahal izateko.