Bizikleta udalekuak

Aikor aldizkaria 2021eko maiatzaren 31

Gela Pedagogikoak bizikleta udalekuak antolatu ditu bost urtetik 14 urtera bitarteko umeentzat. Udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 2ra eta uztailaren 5etik 9ra izango dira, eta, besteak beste, ekintza hauek egingo dira: irteerak bizikletaz, jolasak, ginkana eta tailer mekanikoa. Aste batek 90 euro balio ditu, eta bi asteek, 170 euro. Gehiago jakiteko eta izena emateko, lotura honetara  jo behar da.