Neurriak malgutuko dira bihartik aurrera

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 1a, 12:48

LABI batzordea atzo arratsaldean bildu zen eta haren kideek erabaki zuten COVID-19ari aurre egiteko neurriak malgutzea. Ondorioz, 24:00ak arte zabalik egon ahalko dira tabernak, jatetxeak, jokorako establezimenduak eta dendak. Kultur jardueren eta garraio publikoaren ordutegia ere 24:00ak arte luzatu ahalko da. Bestalde, kirola aire zabalean egiten denean ez da pertsonen kopurua mugatuko; leku itxietan, berriz, sei laguneko taldeak osatu ahalko dira. Neurriak bihar sartuko dira indarrean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).