Bizkaiko kulturaren balioa azpimarratzeko dokumentalak egiteko dirulaguntzak

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 14a, 11:08

Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 euro bideratuko ditu Bizkaiko kultura hedatzea helburua duten ikus-entzunezkoak egitera. Dirulaguntzak hauek eskuratu ahalko dituzte: sozietate anonimoek, baltzu mugatuek, kooperatiba-sozietatek, sozietate zibilek eta enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek. Proiektuak 2022ko martxoaren 31ra arte garatu beharko dira, eta 2022ko abenduaren 15a baino lehenago jendaurrean aurkeztu. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 19an, 13:30ean, amaituko da. Informazio gehiagorako, jo daiteke hona, eta zalantzak-eta argitzeko, hona.