Ordainketa-sistema kamioi handietarako

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 15a, 11:14

Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak proposamen hau egin du Bizkaiko Batzar Nagusietan: erabileragatiko ordainketa-sistema bat martxan jartzea, 3,5 tonatik gorako kamioi handiak ahalmen handiko bideak erabiltzera bultzatzeko. Bere esanetan, Europan dagoeneko ezarritako sistema eraginkorra da eta “gaur egun Txorierriko igarobidean eta N-240 eta BI-625 errepideetan gertatzen diren ondorio negatiboak murrizten lagunduko du. Era berean, lagungarria izango da CO2ren isuriak murrizteko eta bide-sarearen segurtasuna hobetzeko”.

Proposamenak aurrera eginez gero, kamioi handietarako kontrol-arkuak ipiniko lirateke Txorierriko igarobidean eta hurrengo errepide hauetan: N-240, BI-625, N-636 eta A-8. Kontrol-arkuek dituzte free-flow sistema, zirkulazioaren detektagailuak eta ibilgailuak identifikatzeko sistema, eta horiei esker ez da beharrezkoa  trafikoa gelditzea kanona ezartzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).