San Joaneko ospakizunak

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 23a, 09:10

Euritsu argitu du gaur eguna. San Joan bezpera da eta Sondikan, esaterako, ekitaldiak antolatuta zituzten gaurkorako. Aldaketarik ezean, txotxongiloak egongo dira goizean, eta arratsaldean, txupinazoa, kalejira, Kantu Kolore, balkoi lehiaketaren sariak ematea, Los Txikis, elkarteen erakustaldia eta su koloretsuak. Bestalde, Puro Relajo taldeak kontzertua egingo du Derion, eta Larrabetzun antzerkia antolatu dute plazan gauerako. Lezaman eta Zamudion, berriz, aurten ere ez da San Joaneko ospakizunik egongo COVID-19a dela eta.