Orburuak saltsa berdean (txirlekin)

a: alcachofa.es 2021ko eka. 23a, 10:44

Osagaiak (4 lagunentzat):

  • Kilo bat orburu (izoztuak)
  • 500 g txirla
  • Kipula bat
  • 3 berakatz-ale
  • Perrexila
  • Oliba-orioa
  • Gatza
  • Irina
  • Ura (zainzuriena bada, hobe)

Prestatzeko era:

Uretara gatz apur bat bota, eta orburuak 15 minutu inguru egosiko ditugu. Ura gorde egingo dugu. Bestalde, kipula eta berakatzak xerra fin-finetan zatituko ditugu, eta olio-zurrusta batean erregosi, su eztian. Eginda dagoenean, txirlak eta perrexila (txikitua) gehituko ditugu, irin apur bat, eta eragin egingo dugu. Ondoren, orburuak gehituko ditugu, ur apur bat (orburuena eta zainzuriena), eta su eztian izango dugu harik eta saltsa loditzen den arte. Eginda dagoenean, orburuak azpil batean ipiniko ditugu, eta saltsa gainetik botako diegu. 

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).