Txorierriko Nesken Taldeak jakinarazi duenez, garaipenez betetako asteburua izan da bere txirrindularientzat. Horrela, bada, Sara Dorta irabazlea izan da Kanarietako Errepide Txapelketan, La Gomeran, eta Valeria Mourok Green Series XCO Challengea irabazi zuen Balmasedan; Zuriñe Otaola bigarrena izan zen.