Atzo, jardunaldi garrantzitsua izan zen Zornotzako pilotalekuan, Plazandreak saioaren ligaxkako lehen itzuliko partidak jokatu zirelako. Erlantz Garcia larrabetzuarraren taldea Reyes Azkoitiaren taldearen aurka aritu zen, eta azken horren pilotariak nagusitu ziren bi partida irabazita. Ondorioz, bigarrenak dira sailkapenean; lehenengo postuan, Mikel Inuntziagaren taldea dago.